2014-12-15

Fito & fitipaldis


                                          FITO & FITIPALDIS


Atzo gauean BEC-era joan nintzen nire aita eta nire nebarekin Fitoren kontzertua ikustera. Fito, Bilboko abeslari eta konpozitore oso ona da. 
Bere taldean, Fitipaldis, 5 musikalari dira. Taldea osatzen dutenak, hauek dira:

*Adolfo Cabrales "Fito", ahotza eta gitarra elektrikoa eta akustikoa.
*Carlos Raya, gitarra elektrikoa eta akustikoa eta bibolina.
*Javier Alzola, saxo.
*Joserra Senperena, piano.
*Alejandro Climent "Boli",baxua eta kontrabaxua.
*Daniel Griffin, batería.

 Kontzertua 22.00etan hasi zen eta  gutxi gorabehera 00:30etan bukatu zen.
Jende asko joan ginen eta abesten eta dantzatzen egon ginen. Batzuk kontzertu osoan .

Oso dibertigarria izan zen,eta oso ondo pasatu nuen.





Ainhize Etxebarria Alonso 6ºB

2014-12-12

Radetzky martxa 6B

Klasean gabonetarako ekintza bat prestatzen egon gara. Klase guztietan, azken hamar minutuetan Radetzky martxa ikasten eta ensaiatzen egon gara. Radetzky martxa gorputz perkusioarekin eta musika entzuten egiten genuen ondo ateratzeko,

Hau prestatu dugu gurasoentzeko, gabonetarako sorpresa bat eduki dezatela. 

Guretzat oso dibertigarria izan da eta espero dugu zuentzako ere izatea.

Gabon zoriontsuak!!!


2014-11-18

ZALDI LEHIAKETA

Ipar Liga Zaldi Salto Lehiaketari buruz irakurriko duzue. Lehiaketa honetan bakarrik parte hartzen dute poneyak. Neurriaren arabera poneyak izan daitezke:

·Poney A: 1,10 m baino gutxiago neurtzen dutenak eta 50cm salto egiten dute.
·Poney B: 1,10 m baino gehiago eta 1,30m baino gutxiago eta 80cm salto egiten dute.
·Poney C: 1,30m baino gehiago eta 1,40m baino gutxiago eta 1,00m salto egiten dute.
·Poney D: 1,40m baino gehiago eta 1,48m baino gutxiago eta 1,10m salto egiten dute.

Liga honetan 6 egoitzetara joaten da. Lehenengo egoitza da Laukiniz (Bizkaia), bigarrena Mungia (Bizkaia), hirugarrena La Gerencia (Cantabria), laugarrena El Forcón (Asturias), bostgarrena Miraflores (Burgos) eta seigarrena El Asturcón (Asturias).

Egoitz bakoitzean bi aldiz ataratzen zara. Lehenak 20 puntu lortzen ditu, bigarrenak 18, hirugarrenak 17 eta horrela hurrenez hurren. Azken egunean sailkapena jakiteko, bakoitzaren zazpi hoberen irteerak gehitzen dituzte  eta puntu gehiago lortzen duena irabazlea da.

Gustatu zait liga honetan parte hartzea, asko ikasi eta asko hobetu dudalako. Azkenean hirugarrena geratu nintzen eta 2015ean berriro ere parte hartuko dut.

Julia Abascal Villa 6.B

2014-11-06

Agurra txirulaz

Kaixo neska- mutilak.

Hilabete honetan abesti hau gogoz prestatu dugu txirulaz jotzeko. Uste dut oso ondo geratu dela, ezta?
Hementxe daukazue atzo grabatutako bideoa. Espero dut zuen gustokoa izatea.

2014-10-21

EUSKARAREN KANPAINA

Ziklo osoan egiten ari gara kanpaina hau, Euskaraz blai izeneko leloarekin. Honen helburua euskara gure artean gehiago erabiltzea da. Poster bat daukagu leloarekin idatzita eta euritako batekin marraztua.

Euskaraz hitz egiten dugunean ur-tantak lortzen ditugu. Ur-tanta asko lortzen ditugunean sari bat irabaziko dugu. Euskararen kapitainak  ditugu jendea animatzeko, eta hauek aukeratzen dute nortzuk izango diren kapitain berriak. Kapitain bakoitzak, bere mahi gainean ur-tanta bat itsatsita du, eta gure helburua da klaseko mahi guztietan ur-tantak izatea.


ZUEK ERE EUSKARAZ HITZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!

2014-10-08



Ongi etorri!!!
Kaixo denoi eta ongi etorriak blog berri honetara.
Asmoa guztiontzako "txoko" bat edukitzea da, gelan landutakoa berrikusteko edota zabaltzeko. Eta batez ere zuek egindako ekoizpenak aurkezteko leku bat izateko.
Espero dut denontzat baliogarria izatea.
Beraz, zerbait idatzi nahi baduzue.....hau da zuen lekutxoa!