2014-11-18

ZALDI LEHIAKETA

Ipar Liga Zaldi Salto Lehiaketari buruz irakurriko duzue. Lehiaketa honetan bakarrik parte hartzen dute poneyak. Neurriaren arabera poneyak izan daitezke:

·Poney A: 1,10 m baino gutxiago neurtzen dutenak eta 50cm salto egiten dute.
·Poney B: 1,10 m baino gehiago eta 1,30m baino gutxiago eta 80cm salto egiten dute.
·Poney C: 1,30m baino gehiago eta 1,40m baino gutxiago eta 1,00m salto egiten dute.
·Poney D: 1,40m baino gehiago eta 1,48m baino gutxiago eta 1,10m salto egiten dute.

Liga honetan 6 egoitzetara joaten da. Lehenengo egoitza da Laukiniz (Bizkaia), bigarrena Mungia (Bizkaia), hirugarrena La Gerencia (Cantabria), laugarrena El Forcón (Asturias), bostgarrena Miraflores (Burgos) eta seigarrena El Asturcón (Asturias).

Egoitz bakoitzean bi aldiz ataratzen zara. Lehenak 20 puntu lortzen ditu, bigarrenak 18, hirugarrenak 17 eta horrela hurrenez hurren. Azken egunean sailkapena jakiteko, bakoitzaren zazpi hoberen irteerak gehitzen dituzte  eta puntu gehiago lortzen duena irabazlea da.

Gustatu zait liga honetan parte hartzea, asko ikasi eta asko hobetu dudalako. Azkenean hirugarrena geratu nintzen eta 2015ean berriro ere parte hartuko dut.

Julia Abascal Villa 6.B

2014-11-06

Agurra txirulaz

Kaixo neska- mutilak.

Hilabete honetan abesti hau gogoz prestatu dugu txirulaz jotzeko. Uste dut oso ondo geratu dela, ezta?
Hementxe daukazue atzo grabatutako bideoa. Espero dut zuen gustokoa izatea.