2015-05-12

                                         Dinosaurio erakusketa



Kaixo! Gu Rocio eta Irene gara eta dinosaurio erakusketari buruz hitz egingo diezugu. Bilbon izan da eta  hasi zen martxoaren 6an eta bukatu da apirilaren 26an. Sartzen zarenean, ikusi ahal zen planeta eraldatu den modua, ondoren agertzen dira Dinosaurioen hezurrak, aztarna bat eta bezte gauza oso interesgarriak, baina ezin dira esan... Gero, beste gela batean zegoen nola aldatu den gizona, eskeletoak... eta dinosaurioei buruz bideo moduko bat eta beste gauza oso interesgarriak ere. Gero, beste gela batzuetan daude eskultura batzuk baina oso handiak eta mugimenduak zeuzkaten eta soinuak ere. Azken gelan zeuden jolas asko, adibidez, jolas bat zen harean hezurrak bilatzea eskuilekin eta bazegoen igotzeko safariko auto batera. Guk gomendatzen dizuegu joatea oso dibertigarria izan zelako.                                   


https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=jRrdfob95yM
GURE LANDAREA


Gure landarea koleo izeneko landare bat da. Gure ardura da zaintzea gero sariren bat irabaz dezakegulako. Sariak hauek dira:

1- Tailer eta diploma bat
2- Eskuz egindako ureztontzi bat
3- Diploma bat

Koleoa Afrika eta Asiatik datorren landare bat da. Beren hostoak kolore biziak dituzte: berdeak, arrosak, horiak, marroiak eta gorriak.
 Ruth eta Irene F