2014-10-21

EUSKARAREN KANPAINA

Ziklo osoan egiten ari gara kanpaina hau, Euskaraz blai izeneko leloarekin. Honen helburua euskara gure artean gehiago erabiltzea da. Poster bat daukagu leloarekin idatzita eta euritako batekin marraztua.

Euskaraz hitz egiten dugunean ur-tantak lortzen ditugu. Ur-tanta asko lortzen ditugunean sari bat irabaziko dugu. Euskararen kapitainak  ditugu jendea animatzeko, eta hauek aukeratzen dute nortzuk izango diren kapitain berriak. Kapitain bakoitzak, bere mahi gainean ur-tanta bat itsatsita du, eta gure helburua da klaseko mahi guztietan ur-tantak izatea.


ZUEK ERE EUSKARAZ HITZ EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!

2014-10-08



Ongi etorri!!!
Kaixo denoi eta ongi etorriak blog berri honetara.
Asmoa guztiontzako "txoko" bat edukitzea da, gelan landutakoa berrikusteko edota zabaltzeko. Eta batez ere zuek egindako ekoizpenak aurkezteko leku bat izateko.
Espero dut denontzat baliogarria izatea.
Beraz, zerbait idatzi nahi baduzue.....hau da zuen lekutxoa!